Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Doinua Musika Eskolako ikasleak Korukiri proiektuko amaierako kontzertuan izango dira Tolosan

2025/10/24
Doinua Musika Eskolako ikasleak Korukiri proiektuko amaierako kontzertuan izango dira Tolosan

Korukiri proiektuaren barruan, Doinua Musika Eskolako abesbatzako sei neska-mutilek parte hartuko dute larunbata honetan, arratsaldeko 18:30ean, egingo den amaierako kontzertuan, Tolosako Leidor Antzokian.

Guztira, Gipuzkoako 100 haur, bederatzi musikari eta bi bakarlari arituko dira oholtza gainean, ikasturte osoan zehar landutako kanta berezi bat eskaintzen.

Proiektuko parte-hartzaileek bi asteburuko egonaldia egin zuten Hondarribian, elkarrekin lanean, eta beste egun osoko saioa Donostian izan zuten. Esperientzia aberasgarria izan dela diote, eta ilusioz daude egindako lanaren emaitza publikoaren aurrean partekatzeko.

Sarrerak oraindik eskuragarri daude, beraz, antolatzaileek herritarrak, musikaz eta haurren ahotsez betetako arratsaldeaz gozatzera, animatu nahi dituzte.

SARRERAK