Mari Domingi eta Olentzero Mirandaolan
2025/10/25

Azarotik aurrera eta Gabon gauaren bezpera arte, Burdintxo, Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko aukera izango dugu Mirandaolan. Ipuinez eta pertsonaia desberdinen bitartez, Olentzero eta Mari Domingiren historia ezagutzeko aukera izango dugu.
Ipuin kontalaria, Olentzero, Mari Domingi, Napoleon astotxoaren istoriak eta Burdintxo ezagutzeko aukera ere egongo da aurtengoan Mirandaolan. Eta nola ez, eskutitza eman eta argazkiak ere ateratzeko aukera egongo da; gaztainak ere ez dira faltako.
- Datak 2025:
- Azaroak: 8-9 / 15-16 / 22-23 / 29-30
- Abenduak: 6-7
- Abenduak 20-21: Momentuz Legazpikoentzat gordeta. Sarrera hauek telefonoz erosi behar dira.
- Ikastetxeek astegunetan zehar egin dezakete jarduera hau.
- Txandak: 10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 / 19:00. (18:00 eta 19:00etako txandatan linterna ekartzea gomendatzen da)
- Hizkuntza: Euskeraz
- Gazteleraz ondorengo egunetan:
- Azaroak 22, 13:00
- Azaroak 30, 15:00
- Abenduak 6, 10:00
- Gazteleraz ondorengo egunetan:
- Prezioa: 8,75€ (2 urtekoak barne)
Ezinbestekoa da sarrerak online erostea