Grabazioak egiteko dirulaguntzak urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dira
2025/10/26

Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak hamazazpigarren urtez, herriko musika taldeentzat diru laguntzak eskainiko ditu. Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko, Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).
Diru-laguntzen helburua musikari legazpiarrei euren grabazioak argitaratzen laguntzea da. Horretarako laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke. Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute. Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek, eta euskaraz sortutako grabazioek.