Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Udalak, bizilagunen kexei erantzunez, arreta ordutegia berrikusteko eskatu dio Correosi

2025/10/27
Legazpiko Udalak, bizilagunen kexei erantzunez,  arreta ordutegia berrikusteko eskatu dio Correosi

Legazpiko Udalak idazki formal bat bidali dio Correos y Telégrafos Estatuko Sozietateari, tokiko bulegoaren arreta-ordutegia berrikusteko eskatuz.

Ordutegi berria 8:30 – 14:30 izatetik 9:30 – 14:00 izatera pasa da, eta aldaketa honek eguneko ordu eta erdiko murrizketa dakar. Ondorioz, arreta denbora gutxiagoan biltzen denez, ilarak eta itxaronaldi luzeak sortzen dira.

Egoerak herritarren kexa ugari eragin ditu, batez ere goizeko txandan lan egiten duten eta orain zerbitzua eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen artean.

Eric Galvez alkateak azpimarratu duenez, "ordutegiaren murrizketak kalte nabarmena eragin die Legazpiko bizilagunei, udalerriko errealitatera egokitutako posta-zerbitzu irisgarria merezi baitute".

Udalak bere prestutasuna agerian jarri du Correoseko lurralde zuzendaritzarekin bilerak egiteko, Legazpik izan duen zerbitzuaren zabaltasuna eta kalitatea berreskuratuko duen irtenbide bat aurkitzeko asmoz.