pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Latxartegiko Parkinaren parte hartze prozesua
02
Ira
2016

Latxartegiko Parkinaren parte hartze prozesua

Irailean 7an 20:00tan parte hartze prozesuaren aurkezpen orokorra

Irailean 7 arratsaldeko 20:00tan Latxartegi Aretoan irailan martxan jarriko den parte hartze prozesuaren aurkezpen orokorraren ekitaldia antolatu dugu.

 

Lurralde batzordearen aldeko irizpenaren ondoren eta 2016ko uztailaren 27ko Osoko Bilkurako espedientearen hasieraren onarpenaren ondoren, jendaurreko ekitaldia antolatu dugu proposatzen diren helburuak azaltzeko eta haiei erantzuteko planteatzen diren irtenbideak adierazteko.

 

Herritar guztiak daude saio horretara gonbidatuta, baita herriko dendariak eta udalerriko merkatariak biltzen dituen Ilinti elkartea ere.

 

Santiago Peñalva arkitektoa izango da aurkezpenaz arduratuko dena, bera baita 2008an onartu zen egungo Udal-antolamenduko Plan Orokorra idatzi zuena.

 

Saio horretan Latxartegi Parkearen azpian supermerkatua eta aparkalekuak eraikitzeko Hiri-antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko prozesuaren gaineko informazio orokorra emango da. Horretaz gain, udal ekipamenduko partzelen eraikigarritasun fisikoa handitzea ahalbidetuko duten neurriak erabakiko dira, horren gaineko informazio grafikoa aurkeztuz eta eztabaidatzeko aukera emanez.

Albiste guztiak