pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostiral honetan, hilak 9, Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria

21:30ean Gernika Plazan

Aurreko urteetan bezala, ostiral honetan, hilak 9, Doinua Musika Eskolak antolatutako Kantu Afaria izango dugu, 21:30ean Gernika Plazan (eguraldi txarra egingo balu, Azokan).

Aurten, ohitura den bezela, ogitartekoa eta edaria (ura eta ardoa) izango duzue bertan eskuragarri, 3 euroren truke, 21:00etatik aurrera.

Familian eta lagunartean parte hartzera gonbidatzen dugu, musikaz eta herriko abestiez gozatzeko.

 

Gainera, egun hauetan zehar, Musika eta Mugimenduko eta Lenguaia musikaleko ikasleak bertan guztiok batera abestuko ditugun hainbat kantu ikasten dabiltza.

 

Aldez aurretik, gaueko 21:00etatik aurrera, 2010eko Kantu Afarian Txakel Urartek ateratako argazkien bilduma proiektatuko da.

 

Elkar ikusiko dugulakoan, agur eta Gora Santikutz txikiak!!

Albiste guztiak