pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Astelehenean Biluzik Mundura zerbitzua Gazte-txokoan
20
Urt
2017

Astelehenean Biluzik Mundura zerbitzua Gazte-txokoan

Urtarrilak 23, 17.30-19.30 

Astelehenean, urtarrilaren 23an, 17.30etik 19.30era,

Gazte-txokoan eskainiko da BILUZIK MUNDURA,

sexualitateari eta harremanei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua.

 

Urola Garaiko Berdintasun arloak eskaintzen du zerbitzu hori,

Legazpin, hileko hirugarren astelehenetan.

 

Sexualitatearen inguruan dituzun zalantzen inguruan galdetu dezakezu.

Baita harremanei buruzko dudak argitu ere.

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzean

galduta sentitzen bazara, laguntza jaso dezakezu.

 

Biluzik Mundura zerbitzuan banan-banako arreta;

atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa,

eskuragarria eta doakoa jasoko duzu.

Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa,

laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

 

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan,

adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan,

sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

 

Hona hemen ekainera bitarteko egutegia:

-  Otsailak 20

-  Martxoak 20

-  Maiatzak 15

-  Ekainak 19

 

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Sare sozialetan ere aurkituko dituzu.

Kartela

Albiste guztiak