pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriak 2an zabalduko da Legazpiko haurreskoletan izen ematea
29
Ira
2017

Urriak 2an zabalduko da Legazpiko haurreskoletan izen ematea

Abendutik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan hasteko

Abendutik aurrera San Juango zein Itxaropeneko haurreskoletan hasi nahi dutenei zuzendua

 

Datorren astelehenean, urriak 2, irekiko da

Legazpiko bi haurreskoletan izena emateko epea,

eta urriaren 9ra bitarte egin ahal izango da.

Abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko asmoa dutenei zuzendutako deia da.

 

Legazpin bi haurreskola daude:

“Legazpiko San Juan Haurreskola” eta “Legazpiko Itxaropen Haurreskola”.

Biak udaletxeko eraikinetan kokatuta daude

eta biak publikoak dira, “Haurreskolak” Partzuergokoak.

 

San Juan Haurreskolan, 19 plaza libre daude:

12 plaza, 0-1 urtekoen gelan;

eta 7 plaza, 1-2 urtekoen gelan.

Itxaropen Haurreskolan, berriz, 8 plaza:

6 plaza, 0-1 urtekoentzat;

eta 2 plaza, 1-2koentzat.

 

Araudiaren arabera,

ez dago udalerriko haurren arteko desberdintasunik

norberaren bizilekutik haurreskolarekiko gertutasunari dagokionez.

Beraz, aipatutako haurreskoletan

izena emateko aukera familia bakoitzaren esku geratzen da.

 

Informazio gehiago eskuratu daiteke www.haurreskolak.eusweb gunean,

non bideoak eta foiletoak azalpenekin topatu daitezkeen.

 

Beste aukera da zuzenean haur-eskoletara joatea,

aurretik hitzordua adostuta.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 7.30-17.00

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Ordutegia: 7.30-16.30

 

Albiste guztiak