pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zeramika hastapen ikastaroa
02
Urr
2014

Zeramika hastapen ikastaroa

Izen ematea Urriaren 10erarte

Zeramika hastapen ikastarorako ez du inork izenik eman epe barruan eta ondorioz azken saiakera egitera goaz epea luzatuz. Ikastaro hau bi urtez behin egiten da, eta buztina eskuz eta tornuan lantzen ikasten da, buztin mota desberdinak, labea… Ikastaro trinkoa da, eta behin ikastaroa eginez gero Xalinko Elkarteko kide egiteko aukera izango du ikasleak, zaletasuna  bere kasa edo  gainontzeko kideekin landuz. Urrian hasiko den ikastaro honek 30 ordutako iraupena izango du. Bi ordutako saioak izango dira, 19:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera, ordu kopurua osatu arte. Ikastaroaren kostua: 40 € Izen ematea Kultur Etxean Urriaren 10erarte.Xalinko Elkarteak sustaturiko ekitaldia. Ikastaroa egingo bada, gutxienez 6 ikasle behar dira.

Albiste guztiak