pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak.
06
Eka
2019

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak.

Maiatzaren 9an, enpresa txi ki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko udal diru-laguntzaren deialdia eta oinarriak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

 

Hauek izango dira diruz lagunduko diren gastuak:

  1. Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egiteak eragingo dituen gastuak.
  2. Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.
  3. Jarduera garatzeko beharko diren lokalak, altzariak eta ekipamenduak zein horietako barne zein kanpo elementuak eraberritze ra eta modernizatzera zuzendutako inbertsioak, errotuluak izan ezik (errotuluak diru-lagun tza honetatik kanpo baitaude).

Diruz lagunduko dira 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitartean egindako gastuak.

 

Onuradunek  baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)    Legazpin lantokiren bat izan behar dute.

b)    Diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia izango duen merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.

c)    Azken 6 hilabeteetan, plantillan, 50 langile edo gutxiago eduki izana.

 

Honakoa izango da, gehienez ere, eman daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa:

  1. lehiakortasuna hobetzeko egindako azterlana egiteak duen kostuaren % 90. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango.
  2. bideragarritasun-planaren kostuaren % 90, denda berriak sortzen direnerako edo belaunaldien arteko txandakatzerako. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango
  3. inbertsio onargarriaren % 40, eta gehienez ere, 3.000 euro, establezimentuko eta urteko

 

Enpresa batek proiektu bat aurkez dezake, ez gehiago.

 

Inbertsioa edo bideragarritasun-plana egiteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da:

.

Informazio gehigo: 6.16 Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak   

Albiste guztiak