pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

'Elkartasun Saskia": Arduradunen esker hitzak
11
Abe
2014

'Elkartasun Saskia": Arduradunen esker hitzak

Hiru eragileen esker hitzak

ELKARTASUN SASKIA ekimenaz arduratzen garenok, hau da, Garagune, Nagusilan taldeko boluntarioak eta Legazpiko Udalak, eskerrak eman nahi dizkizuegu Legazpiko herritarroi, EROSKI, BM, TODO-TODO eta EROSKI CITY dendetan elikagaiak jasotzeko egin den deiari ezin hobeto erantzun diozuelako, eta ELKARTASUN SASKIA elikagaiez betetzeko ireki den kontu korrontean diru ekarpen baliotsuak egin dituzuelako. 

 

Aipatzekoa da Domingo Agirre eskola publikoko Elkarbizitzako Batzordean 2014-2015 ikasturtean aukeratutako ekintza herriko Elkartasun Saskirako ekarpena egitea izan dela. Eskertzeko moduko ekimena da, horri esker, elikagai ugari jaso baitira.

 

Modu berean, eta ELIKAGAIEN BANKUA hizpide hartuta, aipagarria da azaroaren 28an eta 29an, Legazpiko DIA merkataritza-gunean egin zen elikagaien bilketa. Elikagai horiek Bergarako Elikagaien Bankua hornitzeko dira eta, bertatik eskualdeko herrietan banatuko dira, baita Legazpin ere.

 

Bukatzeko, aurrez aipatutako ekimenetan parte hartzen duzuen herritar guztiok zoriondu nahi zaituztegu eta gure esker ona ere adierazi nahi dizuegu.

 

ESKERRIK ASKO!
 

Albiste guztiak