pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iraileko azkenengo astean abian jarriko dira Irakurketa Klubak Legazpiko Udal Liburutegian.
17
Ira
2019

Iraileko azkenengo astean abian jarriko dira Irakurketa Klubak Legazpiko Udal Liburutegian.

Aurreko urtetik, 3 talde daude martxan eta guztiak laster hasteko prest.

Aurreko urtetik, 3 talde daude martxan eta guztiak laster hasteko prest.

 

Helduentzako taldeak dira nagusiki, nahiz eta Irakurketa Erraza Klubean, gaztetxoak ere partehartzen duten.

 

Hain zuzen, Irakurketa Erraza taldea da lehena elkartzen hasiko dena. Irailak 23an egingo du, goizeko 11:15etan eta 

"El hombre invisible" H.G. Wells literatur lan klasikoaren egokitzapena izango da aitzaikia.

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba irailak 25ean elkartuko da eta arratsaldeko 18:30etan. Ordurako irakurtzen ari diren liburua,

"Dulce tierra prometida" Robert Laxalt egilearena.

Euskerazko Irakurketa Kluba, irailak 26an elkartuko da arratsaldeko 18:30etan ere. Agota Kristof idazlearen 

 "Koaderno handia" liburua irakurtzen dabiltz.

 

Liburuak, liburutegiak eskuratzen dizkie irakurleei. Klubetara etorri nahi izanez gero, oraindik badaude liburuak liburutegian irakurri nahi duenarentzat.

3 klubei buruzko informazio nahi izanez gero berriz, duda barik gerturatu liburutegira.

 

Azpiko loturetan badago informazio gehiago klub hauei buruz.

Irakurketa Erraza Kluba

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba

Euskerazko Irakurketa Kluba

Albiste guztiak