pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zinea Latxartegi Aretoan: Denboraldi hasiera.
27
Ira
2019

Zinea Latxartegi Aretoan: Denboraldi hasiera.

Datorren astean, urriak 4, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” denboraldi berriari
emango dio hasiera.

 

Uztailean helarazi genizuen moduan, herriko elkarte guztiekin
kontaktuan jarri ginen elkarrekin proiektu berri bati hasiera emateko. Ideia berri honen
helburua, Legazpiko Zinemari bizia ematea da, elkarlanean herritar guztien interesak
asetzea, eta nola ez, adin guztietako ikusleak erakartzea. Aldi berean, elkarteek euren
ideiak proposatu ditzakete zinean proiekzio mota ezberdinak aurrera eramateko. Ateak
irekita izango ditugu zuen proposamenak entzun eta aurrera eramateko.

Denboraldi honetako lehen filma, “Ya no hay locos” izango da, Beti Gazte taldeak
proposatua. Urriaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan izango duzue ikusteko aukera eta
kasu honetan, Lorenzo Morales zuzendariak aurkeztuko du filma.

Bestetik, aurtengo beste berrikuntzetako bat larunbat arratsaldeko saioak izango
dira, 19:30etan asteburuko filma ikusteko aukera izango duzuelarik. Hala ere, igandeko
saioak ere mantenduko ditugu.


Hona urrirako prestatu dizuegun programazioa:

4, ostirala,19:00 "Ya no hay locos" ( Lorenzo Morales )

5 eta6, larunbat eta igandea, 19:30 "AD ASTRA¨ ( James Gray )

6,igandea, 17:00"TOY STORY 4" ( Josh Cooley ) Infantil

 

12 eta13 larunbata eta igandea, 19:30"MIENTRAS DURE LA GUERRA" (Alejandro Amenabar)

13 igandea, 17:00 "EL REY LEON" (John Favreau ) Infantil

 

18, ostirala, 21:30 "AGUR ETXEBESTE"  (Telmo Esnal) Euskera con subtítulos en castellano

20, igandea, 19:30 "AGUR ETXEBESTE" (Telmo Esnal) Euskera con subtítulos en castellano

20, igandea, 17:00"MANOU" (Christian Hass y Andrea Block) Euskera

 

25,ostirala, 21:30 "WILD ROSE" (Tom Harper)

26 eta27, larunbata eta igandea, 19:30"JOKER" (Todd Phillips)

27, igandea, 17:00"MASCOTAS 2" (Chris Renaud, Jonathan del Val

Albiste guztiak