pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriak 10ean San Ignazioko auzotarrekin bilera.
04
Urr
2019

Urriak 10ean San Ignazioko auzotarrekin bilera.

Uda ondoren Legazpiko Agenda 21 Foroak bere jardunari ekingo dio berriz ere;eta oraingo honetan saio ireki bat antolatu dugu San Ignazio auzoan.

 

Bilera horretan San Ignazio auzoan aldaketa klimatikora egokitzeko proposamen praktiko bat aplikatzeari buruz arituko gara.

LIFE europar proiektu baten markoan, asmoa honakoa da:

  • Aldaketa klimatikora egokitzekosoluzio berritzaile bat diseinatzea, gero Legazpiko beste eremu batzuetara ere heda litekeena.
  • Soluzio horrek aparkalekuak berrantolatu eta espazio publikoa hobetzea du helburu, ingurumen irizpideak txertatuz.

 

Hori horrela, San Ignazio auzoko zein Legazpiko beste auzoetako herritarrok bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Elkarrekin ikasiko dugu gure kaleak hobetuz, nola egin diezaiokegun ekarpen bat aldaketa klimatikoaren erronkari.

 

Noiz?: urriak 10, osteguna, 18:30etan

Non?: San Ignazioko eskoletan

Ikusi deialdia

Albiste guztiak