pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 27an.
22
Urr
2019

Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 27an.

Igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan.

Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria eta orain hiru urte Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.

Izadi Zaleak elkarteak ere bat egin du jaiarekin, eta igandeko irteeraren helmuga izango da Erromeria. Goizeko 9:00etan abiatuko dira elkarte paretik.

 

Egitarauak ez du aldaketa handirik izango, hala jendea iritsi ahala, 10:30etatik aurrera, salda eta txorizoa zain izango dute bertaratuek,

14:15ean bazkari herrikoia egingo da, norberak eraman beharko du berea, eta goiz eta arratsalde ez dira faltako musika, herri kirol desafioak, bertaratuen arteko sokatira,…

 

Igandean autobusak egunean zehar joan-etorrian ibiliko dira Laubidetik Lakiolara.

 

Udaltzaingoaren OHARRA:

Bide Mozketa LAKIOLAra

 

Datorren IGANDEAK hilak 27, goizeko 11:00etatik eguardiko 17:00 arte, Lakiolan erromeri bat ospatzuko denez, .

Urtatzako parke bertan , bidea MOZTU egingo da. Bakarrik bertako bizilagunak eta baimenduak kotxeekin pasa izango dute.

Sor daitezkeen eragozpenagatik barkamenak eskatuz, agurtzen zaituztet.

Albiste guztiak