pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteria eta Hezkuntzako dirulaguntzak, urriaren 31 arte.
28
Urr
2019

Gazteria eta Hezkuntzako dirulaguntzak, urriaren 31 arte.

Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea izango dute eskaerak egiteko,

udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Ordutegia. 07:30-15:00

 

Eskola materiala erosteko

Herriko dendetan erosketak sustatzeko eta familiak laguntzeko sortu dira.

Dirulaguntzak 40,00 edo 60,00 eurokoak izango dira haur bakoitzeko,

familia-unitateak dituen diru-sarreren arabera.

 

2004 eta 2013 urteen artean jaiotako haurren

aitak, amak edo tutoreak eska dezakete diru-laguntza hauek.

Legazpin erroldatuta egon behar dute denek

eta haurrek Derrigorrezko Hezkuntzako

edozein mailatan egon behar dute matrikulatuta.

 

Grabaketak egiteko

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,

adinez, bataz beste, gazteenekin osatutakoek,

eta euskaraz sortutako grabazioak.

 

Aisialdiko prestakuntzarako

2018-2019 ikasturtean herritik kanpo

Eusko Jaurlaritzaren izendapen ofiziala duen

Aisialdiko Begirale edo Zuzendari ikastaroa

burutu duten herritarrentzako bekak dira.

Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da.

 

Eskola materiala erosteko dirulaguntzak

 

Grabaketak egiteko dirulaguntzak

 

Aisialdiko prestakuntzarako dirulaguntzak

 

 

 

 

Albiste guztiak