pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultur etxeko aretoa beteta 2020ko Euskaraldiaren aurkezpenean.
21
Aza
2019

Kultur etxeko aretoa beteta 2020ko Euskaraldiaren aurkezpenean.

Aretoa jendez beteta zegoela, ordu eta laurdeneko azalpenak eman zituen Amonarrizek. Euskarak une honetan bizi duen egoera xehe-xehe azaldu zuen eta Euskaraldiak zertarako balio izan duen eta aurrerantzean ere zertan lan egin behar dugun aipatu zuen.

Bide batez, herritarrak animatu zituen antolaketan laguntzera.

 

Euskararen egoera Euskal Herrian eta Legazpin

Amonarrizen arabera, ikerketa guztiek diote inoiz baino biztanle gehiagok ezagutzen duela euskara eta inoiz baino jarrera hobea duela gizarteak euskararekin. Hala ere, erabilera datuak ez dira inoizko onenak. Hau da, jende askok eta askok euskara badaki, baina ez du erabiltzen.

Egoera honi buelta eman nahian egin genuen iaz Euskaraldia. Ariketa horrek Euskal Herrian eta Legazpin eman dituen emaitzak ere azaldu zizkigun Amonarrizek. Oro har, aurrera pausua izan da, batez ere aurreiritzi eta uste batzuk aldatzeko.

 

Euskaraldiaren 2. ediziorako urtebete falta da

Datorren urteko ariketari buruz ere eman zituen azalpenak. Izan ere, 2020an berriz egingo dugu Euskaraldia. Ariketa bera izango da, baina aldaketa txiki batzuk izango ditu: luzeagoa izango da, 11 egun izan beharrean 15 izango dira eta herritarrak Belarriprest eta Ahobizi izateaz gain, entitateek ere parte hartuko dute ariketan.

Hitzaldia eta gero, bertaratutakoentzat mokadutxoa izan zen areto kanpoan. Bertan entzundakoaz eta norbere bizipenez hitz egiteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gainera, Euskaraldia antolatzen laguntzeko prest dagoen jendearen izenak hartu genituen. Batzuk prest daude noizean behin laguntzeko. Beste batzuk, aldiz, batzorde eragile berria osatzeko prest agertu ziren.

 

2020ko Euskaraldia antolatzen lagundu nahi badiguzu eta ez baduzu oraindik izena eman,

bete formulario hau eta jarriko gara zurekin harremanetan

formularioa

 

Albiste guztiak