pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gaueko arimak jaialdia gaztetxean
22
Aza
2019

Gaueko arimak jaialdia gaztetxean

azaroaren 22an, 22:00etan

Musikarien zaindariaren egunean, azaroaren 22an,

Gaueko Arimak jaialdiaren 2019ko edizioa ospatuko da

Legazpiko Gaztetxean, gaueko 22:00etatik aurrera.

 

Metal munduko 3 talde arituko dira:

Elbereth Legazpiarrak, FucDvision Toledotik eta Torheit Shuskunetik.

Metalak lotzen ditu hiru taldeak,

hala ere bakoitzak beren ezaugarriak jarriko ditu taula gainean.

Sarrera 5 eurokoa izango da.

 

Zorionak musikari guztiei!!

 

Taldeen informazioa:

ELBERETH, Legazpiko taldea, 2002. urtean sortu zen thrash sustraiekin.

Bere izenak eraztunen jaunaren jargoi edo hizkerarekin du zerikusia,

eta euskaraz abesten dute.

Hauek osatzen dute taldea: Aritz Legorburu (Baxua), Ruben Sanchez (gitarra),

Xabi Castaño (gitarra), Iker Manso (Ahotsa eta gitarrak) eta Xabier Etxeberria (bateria).

Hamazazpi urteko ibilbidea, lau disko

eta kontzertu pila bat Euskal Herrian eta Estatuan.

Informazio gehiago

 

TORHEIT, 2018an Suhuskunen (Iparralde) sortutako muturreko Metal banda.

Hauek osatzen dute taldea: Jérôme Anocibarre (Gitarra), Battitta Castillon (Gitarra),

Iban Falxa  (Ahotsa), Camille Milhac (Baxua) eta Remi Milhac (Perkusioa).

Bere lehen kontzertua metal-musikaren Buru Beltz Jaialdi

entzutetsu eta ospetsuan eman zuen 2018an.

Informazio gehiago:

https://www.facebook.com/torheit.metal/

http://www.herrikoburdina.eus/torheit-banda-gazteak-lehen-kantua-aurkeztu-du

http://www.metaleuskadi.com/banda/torheit/

 

FUCK DIVISION, Toledoko muturreko metal taldea;

Korn, Lamb of God, Slipknot edo Pantera bezalako taldeen eraginpean,

nazio mailan leku bat irabazi dute haien soinuari esker.

Beraien musika Metalfucker musika dela diote.

Haien musikan erritmo zorabiagarriak, oinarri sendoak, riffs boteretsuak,

ahots gutural sakona eta oso benetakoa aurkituko duzu;

abestien letrak gaztelaniaz izateak ere

pertsonalago bihurtzen ditu kantuak.

Hauek osatzen dute taldea:Korpa (Ahotsa), Jacin (Gitarra),

Adri (Gitarra), M.Ivan (Baxua) eta Kappo (Bateria).

Irailaren 24an «Desde dentro» bideoa argitaratu zuten,

Fuck Divisionazken lanaren laugarren singlea.

Informazio gehiago

Albiste guztiak