pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Laubide auzoko berriztapen lanak, 2. fasea.
21
Urt
2020

Laubide auzoko berriztapen lanak, 2. fasea.

Laubide auzoko eraberritze proiektu baten bigarren fasea da hau.

Proiektuaren xedea auzoko urbanizazio orokorra hobetzen jarraitzea da, batez ere oinezkoen irisgarritasuna, eta kale horretan dauden sarbide eta aparkalekuen arazoa antolatu ahal izateko. Auzo honetan, gainera, errepideko sarbide baxuak daude (garajeak eta merkataritza lokalak)

Lan hau Laubide auzoan jarduteko ekimen batetik sortzen da, bizilagunek eskatuta. Izan ere, 2009-10 urteetan egindako obrengatik kale nagusian oinezkoentzako  eta auzoko trafiko arazoak egon zirela adierazten zuten. Hori gertatu zen trafikoa auzoko zenbaki bakoitien eremura desbideratu zelako, eta ondorioz, nahastu zen bertoko garajeetarako sarbideekin.

Aurreproiektuaren definizioa Legazpiko Agenda 21 Foroaren esparruan burututako herritarren parte-hartze prozesuarekin batera egin zen, eta herritar guztiei eta, bereziki, Laubideko bizilagunei deialdi irekiekin indartu zen.

Parte-hartze prozesua hiru parte-hartze tailer burutzean zeutzan hurrengo datetan eta izaera hauekin nabarmenduta:

 

2014/01/16 Diagnostikoa.

2014/02/27 Proposamenak.

2014/04/15 Itzulera.

 

Bigarren fase honetan, auzoko hobekuntza orokorra burutuko da, eta baita ur horniduren instalazio eta euri uren sare zaharkituak eraberrituko dira ere.

 

Ikusi obraren kokapen planoa

Albiste guztiak