pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GUZTION ARTEAN Antolatutako elkartasun sarea.
25
Mar
2020

GUZTION ARTEAN Antolatutako elkartasun sarea.

Koronabirusak eragindako larrialdi egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du GUZTION ARTEAN plana, antolatutako elkartasun-ekimenak sustatzeko eta babesteko.

Ekimen horiek beren bizilekuan, bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren eta familiaren laguntzarik ez duten 70 urtetik gorako pertsonen,

mendeko pertsonen edo beste kalteberatasun-egoera batean daudenen (administrazioek deribatuta) oinarrizko premiei erantzungo die.

GUZTION ARTEAN plana Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren jarraibideen arabera diseinatu da, eta erantzun egokia ziurtatzeko ezinbestean jarraitu beharreko hainbat irizpide biltzen ditu.

 

Hauek dira boluntario moduan parte hartzeko baldintzak:

  • 18 eta 64 urte bitartean izatea
  • osasun arazorik ez izatea, eta
  • datorren hilabetean, astean 2-3 egunetan, gutxienez 2 ordutan laguntzeko prest egotea

 

Laguntza eskaerak hurrengo telefonoan jasoko dira:  945 22 22 22

Kartel honetan informazio gehiago aurkituko duzu

Hiruorrikoa informazioarekin

 

Albiste guztiak