pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zaindu zure osasuna etxean
27
Mar
2020

Zaindu zure osasuna etxean

Bizitzan, noizbait, prestatuta ez gauden egoerei egin behar izaten diegu aurre. Gaur egungo pandemiaren ondorioz, gure ohiko errutinak aldatu behar izan ditugu.

Egoera horrek emozioak eta sentimenduak sortzen dizkigu, eta horietarako tresnak beharko ditugu.

Nork bere burua zaintzeak hobeto sentitzen eta gure ingurunea zaintzen lagunduko digu.

Halaber, higiene mentalari eusteak eta jarrera positiboa zein ikasteko jarrera izateak indartuko gaituzten baliabideak emango dizkigu.

 

Aholku orokorrak

  • Sortu errutina bat zure egunerokoan hainbat motatako jarduerekin eta saiatu horretarako ezarritako ordutegia betetzen.
  • Informatuta egon, baina mugatu informazio hori, gehiegi izan ez dadin eta ondo hautatu  informazio iturriak.
  • Besteekin konektatuta egon.
  • Saiatu jarrera positiboa izaten eta egunero eman denbora tarte bat erlaxatzeko.
  • Ondo jan, alkohola edo drogak saihestu eta bete loaren higienerako jarraibideak.

 

Zer egin dezakezu ondo ez bazaude?

Litekeena da egun batzuk luzeagoak edo gogorragoak egitea. Egoera horretan, gogo-aldarteak gorabehera garrantzitsuak izan ditzake, eta, besteak beste, antsietatearen, tristuraren, loezinaren eta larritasunaren sintomak dituzunean egoera hori gainditzeko duzun ahalmenari buruzko zalantzak izan ditzakezu.

 

Hobera egiten ez duzula ikusten baduzu edo uste baduzu antsietate, larritasun, tristura edo loezineko sintoma horiek edo bestelako sintomak intentsitate handikoak direla, eta zure kabuz edo zure inguruko pertsonen laguntzarekin  gainditu ezin badituzu, garrantzitsua dazure lehen mailako arreta-zentroarekin edo 112arekin harremanetan jarri eta kontsulta egitea.

 

kartela ikusi

Albiste guztiak