pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
12
Mai
2020

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Maiatzaren 11tik aurrera, 1. Fasea hastearekin batera, zerbitzuari berriro ekingo zaio 

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

 

Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edokonfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.

Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbateta 9:00-13-00ak bitartean.

 

Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontutan izatea:

 

  • Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen dira solik. Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:
    • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
    • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
    • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
    • Gurpilak
    • Egurrezko paletak
    • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak

 

LEGAZPIn, ostegun gauetan jasoko dira

  • Maiatzean: 7,14,21 eta 28an
  • Ekainean: 4, 11,18 eta 25ean.

 

Arropa:

Bestelako abisurik jaso arte, arropa zaharren bilketa zerbitzurik ez dago.

Informazio gehiago SASIETA Mankomunitatean

Albiste guztiak