pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gaztelerazko Irakurketa kluba: irailean aurrez-aurreko saioa.
28
Ira
2020

Gaztelerazko Irakurketa kluba: irailean aurrez-aurreko saioa.

30ean, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian.


Irailaren 1ean ekin zion Udal Liburutegiak ohiko jarduerari, Covid19a dela eta behar diren neurri guztiak hartuta, eta ondorioz baita edukiera mugatuta ere.

Oraingoan Liburutegiak antolatzen dituen ekitaldien txanda da, eta Iraileko azken asteazkenean abiatuko da Gaztelerazko Irakurle Klubaren ikasturte berria. Euskarazko Irakule taldearen saioak Urrian hasiko dira. Talde hauetan parte hartzeko izen ematea irekita dago.

Joan den ikasturtea on-line amaitu bazen ere, ikasturte berriko saioak aurrez aurre egingo dira, Kultur Etxeko Areto Nagusian, kideen arteko distantziak mantenduz eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da.

 

Irailaren 30ean, asteazkena:

Gaztelerazko taldearen bilera.18:30ean, Monica Leiva gidari dela,Alberti Camusen "La Peste" liburuaren inguruan. Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Albiste guztiak