pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haurrentzako zine emanaldirik ez da izango azaroan.
12
Aza
2020

Haurrentzako zine emanaldirik ez da izango azaroan.

Zine-Klub saioak eta saio komertzialak 19:00etara aurreratu dira.

 

Covidari aurre egiteko, azaroaren 6an argitaraturiko dekretuak, kultur emanaldi guztiak 21:00ak aurretik amaitu beharra ekarri du.

Ondorioz, zine-klub saioak eta saio komertzialak 19:00etara aurreratu dira.

Igande arratsaldeko saioa aurreratzeak, haurren saioa ere aurreratu beharra zekarren, aretoaren desinfekzioa eta aireztatze lanak behar bezala egin ahal izateko.

Haurren saioak oso goiz jarri beharra zegoen, eta azken aldian saio hauek izan duten erantzun eskasa kontutan harturik, azaroko haurren saioak bertan behera uztea erabaki da.

Egoerak hobera egitean berreskuratuko dira.

 

COVID-19ak baldintzatutako neurriak:

  • edukiera %50ra murriztuta
  • sarrera eta irteera mailakatua
  • eskuak garbitu beharra
  • maskara jarrita edukitzearen derrigortasuna
  • 1,5 mko distantzia mantendu beharra
  • ikusle eta ikusle artean eserleku bat hutsik utziz (familia unitate ez direnen kasuan salbu),…
  • Emanaldiak 21:00etarako amaituta egotea.
  • Janari edo edaria saldu edo/eta kontsumitzea debekatua.

 

Sarrerak zenbakidunak izango direnez, erabili bakoitzari dagokion eserlekua bakarrik.

 

Aretoan bertan ikusgai jarriko diren arauak jarraitu eta errespetatzeaz gain, gerturatuko diren guztiei gogoratu nahi zaie Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta dagoela.

Sarrerak Latxartegi aretoko zine webgunean eros daitezke:

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Albiste guztiak