pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa taldeen saioak Azaroan aurrez-aurre.
20
Aza
2020

Irakurketa taldeen saioak Azaroan aurrez-aurre.

25ean, asteazkena, gaztelerazkoa eta 26an, osteguna euskarazkoa.

 

Urriko,saioak azken momentuan izandako neurri aldaketek eragindako ziurgabetasuna medio, on-line egin baldin baziren ere, Azaroko saioak aurrez aurre egingo dira

Covidaren ondorioz indarrean dauden araudi eta segurtasun neurri guztiekin.

Hala, Gaztelerazko taldeak Kultur Etxeko Areto Nagusia erabiliko du horretarako, aforoen murrizketak direla eta Liburutegian ezin baita hau egin. Euskarazko taldea, aldiz, Liburutegian elkartuko da, talde murritzagoa izanik, aforo murrizketak ez baitio eragiten. Bietan ere derrigorrezkoa izango da maskara jantzita izatea eta segurtasun distantziak mantentzea.

 

Azaroaren 25ean, asteazkena: Gaztelerazko taldearen bilera, 18:30ean, Kultur Etxeko Areto nagusian. Monica Leiva gidari dela, Raquel Taranillaren "Mi cuerpo también" liburua izango dute aztergai.

 

Azaroaren 26an, osteguna: Euskarazko taldearen saioa 18:30ean, Udal Liburutegian. Miriam Luki gidari dela, Karmele Jaioren "Aitaren etxea" izango dute hizpide.

 

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo
  • WhatsaAppez: 639851172.

 

Eta gogoratu, abenduaren 9rarte martxan dagoela IRAKURRI, GOZATU eta OPARITU egitasmoa Legazpiko udal Liburutegian. Irakurri euskarazko liburu bat eta parte hartu liburu hori lagun bati oparitzeko zozketan.  ADI: On-line irakurtzen baduzu ere parte har dezakezu.

Informazio gehiago: Legazpiko Udal Liburutegian,

Albiste guztiak