pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Covid-19 inbertsiorako dirulaguntzen kopurua 4.000 €ra handitu da
24
Aza
2020

Covid-19 inbertsiorako dirulaguntzen kopurua 4.000 €ra handitu da

Pandemiak kaltetutako autonomoei, mikoenpresei, ostalaritzari eta tokiko merkataritzari zuzenduta

 

Udalak 2020ko maiatzaren 26an dirulaguntza lerro bat argitaratu zuen mikroenpresen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko.

Dirulaguntza hauetako 25.000€-ko lerro bat bideratuta zegoen mikroenpresen, dendarien eta ostalarien lokalak COVID-19ak eragindako osasun-krisi egoerara egokitzera.

 

 

Diru-laguntza lerro hau finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak 28.838 €ko dirulaguntza eman dio udalari COVID-19ari aurre egiteko tokiko denda- eta ostalaritza-sektorearen ekonomia biziberritzeko programaren baitan.

 

Gaur arte, Legazpiko Udalak 20 dirulaguntza eman ditu, 7.626 € guztira, eta dirulaguntza jaso duten enpresek 19.612 € inbertitu dituzte.

 

Ikusirik emandako dirulaguntzak daukagun diru kopurutik askoz beherago geratu direla, atzo, astelehena hilak 23, Gobernu Batzordeak erabaki zuen dirulaguntzaren kopurua 4.000€-ra igotzea.

 

Dirulaguntzak 2020ko abenduaren 31a arte eskatu daitezke.

 

Orain arte aurkeztutako dirulaguntza eskaerak berrikusiko ditugu eta automatikoki eguneratuko dugudiruz lagun daitekeen kopurua, jasotako laguntza diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 70a izan dadin.

 

Udaletik animatzen zaituztegu dirulaguntza hauek eskatzera osasun-krisiarekin lotuta osasun arloko prebentzio eta higiene ekipoetan eta espazioak eta altzariak egokitzen inbertsioak egin badituzue.

Albiste guztiak