pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Olentzero eta Mari Domingi Agirre-Etxeberrin izango dira abenduaren 24an
15
Abe
2020

Olentzero eta Mari Domingi Agirre-Etxeberrin izango dira abenduaren 24an

Aurten, bi postontzi jarriko dira haiei zuzendutako gutunak jasotzeko

 

COVID-19aren ondorioz, aurtengo Gabonak desberdinak izango dira, eta Olentzero eta Mari Domingiren ohiko etorrera ospatzerik izango ez dugun arren, Legazpiko haurrek ez dituzte haiek faltan botako.

 

Izan ere, Olentzerok eta Mari Domingik dena prestatu dute legazpiar haurrengandik hurbil egoteko. Horrela, abenduaren 24an, 11:00etatik 13:00etara, Agirre Etxeberri etxeko ataripean egongo dira, Santikutz kalera ematen duen ataripean. Bertan hartuko dituzte haurrak, COVID kutsatzea saihesteko beharrezko segurtasun-distantziak gordez.

 

Berrikuntza gisa, abenduaren 16tik aurrera bi postontzi jarriko dira kalean, haurren ilusio eta nahi guztiak jasoko dituzten gutunak jasotzeko.

 

Postontzi bat Kale Nagusian jarriko da eta bestea Laubiden. Postontzi horiek Agirre-Etxeberrin egongo dira hilaren 24an, eta bertan ere utzi ahal izango dira gutunak.

 

Olentzerok eta Mari Domingik gogorarazi digute aurten harremanak izateko modua desberdina izango dela Covid-19aren ondorioz, eta, beraz, kontaktu bisuala mantenduko da eta agurrak eta argazkiak urrutitik egingo dira.

 

Era berean, gurasoentzako eta aitona-amonentzako mezu bat dute, haien laguntza funtsezkoa izango baita haur guztiek beste urtebetez agurtzeko aukera izan dezaten: ezinbestekoa da COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak errespetatzea, hau da, jende-pilaketak saihestea, segurtasun-distantzia gordetzea eta maskara erabiltzea.

Albiste guztiak