pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Otello” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
08
Urt
2021

“Otello” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Urtarrilaren 13 eta 20an, 18:30ean Kultur Etxean. Bi zatitan eskainiko da.

 

Opera emanaldi batekin hasiko du 2021. urtea Musika Eta Arte Eszenikoak DVDan zikloak. G. Verdiren “Otello”eskainiko da bi zatitan, urtarrilaren 13 eta 20an.

Lau ekitalditan banatutako drama. Musikaren egilea: Giuseppe Verdi (1813-1901). Bertsotan egindako libretoa Arrigo Boitorena da eta Shakespearen idazlearen izen bereko obran dago oinarrituta. Milanen eskaini zen lehen aldiz 1887ko otsailaren 5ean.

Riccardo Mutiren zuzendaritzapean, 2001eko abenduan Milango Teatro alla Scalan grabatutako emanaldia izango da eskainiko dena.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

Bizi dugun egoeraren ondorioz, Areto Nagusiak edukiera mugatua duenez, aurrez izen-ematea egitea gomendatzen da,

Kultur Etxeko Harrerara gerturatuz edo 943737202 telefonora deituz.

Kartela ikusi

Albiste guztiak