pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dena prest izan dezakegun elurteari aurre egiteko
23
Urt
2015

Dena prest izan dezakegun elurteari aurre egiteko

Gatza, bost gunetan

Sasietak azken unera arte ez du jakingo kamioiek hondakinen bilketa egin ahal izango duten ala ez
 
Bihar-etzitarako iragarrita dagoen elurtea dela-eta Legazpiko Udalak elurteetarako ohiko protokoloa jarriko du martxan. Elur kotak 100 metrora arte egin dezake behera, eta ondorioz, gure udalerria zuri geratu.
 
Sasietak azken unera arte ez du jakingo kamioiek hondakinen bilketa egin ahal izango duten ala ez. Unea iristean emango da horren guztiaren berri. 
 
Gatza, bost gunetan
Aurten, gainera, bost tokitan utziko dituzte gatz zakuak, herritarrek bertatik hartzeko. Dena den, arduraz erabiltzeko deia egin dute; gatza alferrik ez erabiltzekoa, alegia. Hauek dira aipatutako gune horiek: San Ignazio eskoletako plaza, Domingo Agirre eskolako sarrera eta hondakinen 3 bilketa gune; hots, Urolako Industrialdekoa, Bikuñakoa eta Brinkolakoa.
 
Bestalde, edozein herritarrek palarik behar izanez gero, udaltzainen bulegoan egongo dira eskuragarri.

Albiste guztiak