pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

BERDINTZEN 2021 beka-deialdia
02
Mar
2021

BERDINTZEN 2021 beka-deialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak deituta.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BERDINTZEN 2021 beka-deialdia argitaratu du, euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko. Guztira lau beka izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa (programak 30.000 euroko aurrekontua du).

 

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 22ra arte egongo zabalik.

 

Beken ikerketa-gaiak honako hauek dira:

 

1. beka: Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.

2. beka: Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatua.

3. beka: Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).

4. beka: Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

 

Esleipendunek bederatzi hilabete izango dituzte ikerketa osatzeko.

 

Informazio gehiago:

 

BERDINTZEN 2021 - Agindua

Albiste guztiak