pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gobernu Batzordeak 2019-2023ko Gobernu Plana onartu du
15
Mar
2021

Gobernu Batzordeak 2019-2023ko Gobernu Plana onartu du

Aurreko 2015-2019 legegintzaldian hasitako lan ilusionagarrian murgilduta, udal-antolaketa egitura arin, moderno, garden eta, batez ere, eraginkor eta efiziente bihurtzeko lanean, Gobernu-Taldeak 2019-2023 epealdiko Gobernu Plana prestatzen aritu da. Tresna hori ez-ohikoa da toki-administrazioan, gainera berritzailea delako erakargarria da.

 

Gobernu Plan hau Alkatetzak gidatu du, eta Zuzendaritza Taldearen eta Herritarrak, Lurraldea eta Antolaketa arloen lankidetza eta inplikazioa izan ditu.

 

COVID-19ak eragindako pandemia Gobernu Plana prestatzen amaitzen ari ginenean iritsi zitzaigun, eta albo batean utzi behar izan genuen pandemiak sortu dituen bestelako behar ugariei erantzuteko.

 

Gobernu Batzordeak gaur, 2021eko martxoaren 15ean, onartutako dokumentua Legazpiko egungo errealitatera egokitu da

 

7 helburu estrategiko finkatu ditugu, udal-antolaketa egitura arin, moderno, garden eta, batez ere, eraginkor eta efizientea bihurtzeko. Gainera, urrats bat gehiago eman dugu Garapen Jasangarrirako Helburuak planean txertatuta.

 

Antolaketa

  1. Udal eraginkorra
  2. Udal eredugarria

Lurraldea

  1. Hirigintza harmoniatsua eta erresilientea
  2. Ondare publiko egokia eta hobetua

Herritarrak

  1. Arreta, babesa eta garapen sozial berritzailea bermatzea
  2. Gizarte euskalduna, aktiboa eta parte hartzailea sustatzea
  3. Garapen sozioekonomikoa bultzatzea

 

GOBERNU PLANA 2019-2023 (Dokumentu osoa)

GOBERNU PLANA 2019-2023 (Laburpen-dokumentua)

Albiste guztiak