pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020. urtean, Udalak 68.237 €-ko diru-laguntza zuzenak eman zituen inbertsiorako
17
Mar
2021

2020. urtean, Udalak 68.237 €-ko diru-laguntza zuzenak eman zituen inbertsiorako

2020ko maiatzean, Udalak zuzeneko laguntza ekonomikoen lerro bat jarri zuen martxan, mikroenpresen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko.

 

Laguntza horien artean 25.000 euroko diru-laguntza lerro bat zegoen, tokiko mikroenpresen, merkataritzaren eta ostalaritzaren lokalak COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren eskakizunetara egokitzeko egindako inbertsioetarako. Diru-laguntza horiei beste 28.838 € gehitu zitzaizkien Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Sustatzeko Sailaren Ekonomia Suspertzeko Programatik.

 

Azaroan, emandako laguntzak zuzeneko laguntzen programara bideratutako 53.838 €-tik urrun zeudela ikusita, Gobernu Batzordeak inbertsioetarako diru-laguntzaren zenbatekoa handitzea erabaki zuen, jarduera ekonomiko bakoitzeko, gehienez, 4.000 €-ra arte.

 

Legazpiko jarduera ekonomikoen erantzuna berehala etorri zen; beraz, Udalak handitu egin behar izan zuen laguntzen partida, eta, azkenean, 68.237 eurokoa izan da.

 

Onuradun izan diren 40 jardueretatik, 7 dendak izan dira, 19 taberna eta jatetxeak eta 14 bestelako jarduera ekonomikoak.

 

Egindako inbertsioari dagokionez, honakoak izan dira jasotako diru-laguntzen ehunekoak:

  • 32 jarduerek % 70 jaso dute
  • 5 jarduerek % 65,5 jaso dute
  • 3 jarduerek % 55,8 jaso dute

 

BALORAZIO DOKUMENTUA

Albiste guztiak