pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

AUZOLANDEGIAK 2021
13
Api
2021

AUZOLANDEGIAK 2021

Aurre-izenematea apirilaren 21era arte zabalik.

Eusko Jaurlaritzak Auzolandegiak 2021 abian jarri du.

18-30 urte bitarteko gazteek apirilaren 21era arte aukera izango dute

auzolandegietan aurreinskripzioa egiteko.

 

Programa udan zehar egiten da eta gazteek parte hartu ahal izango dute

Euskadin, estatu mailan eta nazioartean egiten diren auzolandegietan

(nazioarteko auzolandegiak ez dira oraindik baieztatu).
Auzolandegi bakoitzak 15 eguneko iraupena izaten du normalean.

 

Zer da auzolandegi bat?

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez

eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez

elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen

proiektu batean parte hartzeko asmotan.

 

Zertan datza?

  • Jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea,<
    aisialdi konbentzionala alde batera utzita.
  • Ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera.
  • Sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak
    elkarri trukatzeko topagunea.
  • Taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea, bakoitza
    bere indibidualtasunetik atera eta taldeko
    bizimoduak dituen baloreak bereganatzea.

Aurreinskripzio-datuak sartzeko

identifikazio elektronikoko bitarteko bat beharko da, B@kQ adibidez.

Txartela hori Legazpiko KZgunean lor dezakezu,

aurretik 943 023 663 telefonoan hitzordua eskatuz.

Apirilean begiralea arratsaldetan dago, 16:00etatik 20:00etara.

 

► Informazio guztia HEMEN ikusgai.

Auzolandegiak 2021 kartela

 

Albiste guztiak