pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztaileko aisialdi eskaintza
13
Api
2021

Uztaileko aisialdi eskaintza

Legazpiko Udalak uztailean HH2 eta LH4 arteko haurrei aisialdiko jarduerak eskaintzeko asmoa du. Hori dela eta, jarduera horietan lan egingo duten zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriak onartu ditu eta bertan lan egiteko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du.

 

Kontuan hartu behar dugu, Covid-19aren eraginpean gaudela oraindik ere eta, hortaz, deialdi hau eta uztailerako egindako aurreikuspen guztiak Covid-19ak momentu bakoitzean ahalbidetzen duen egoeraren menpe daude, eta beraz, aldaketak izan litezke.

 

Interesatuta daudenek udaletxeko Arreta-bulegoan eman dezakete izena apirilaren 13tik 23ra

 

Erantsitako agiriak:

 

Oinarriak zuzendaria hartzeko

Oinarriak begiraleak hartzeko

Oinarriak zaintzarako begiraleak hartzeko

Izena emateko inprimaki-orria

Albiste guztiak