pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Osasun Publikoak baztertu egin du, oraingoz, baheketa masibo bat egitea
16
Api
2021

Osasun Publikoak baztertu egin du, oraingoz, baheketa masibo bat egitea

Gaur, ostirala, apirilak 16, aldizkari epidemiologikoan argitaratu diren datuen arabera, 19 kutsatze berri jaso dira, eta 14 eguneko intzidentzia-tasa 1.605,42-koa da.

 

Osasun Publikoak ez du kutsadura-fokurik identifikatu, eta horregatik baztertu du, oraingoz, baheketa masibo bat egitea.

Osasun Publikoak, kontaktuen bilaketa biziagotu bat aktibatu dutela jakinarazio dio Udalari, eta, horren arabera, 15 egunera luzatzen da kontaktuen bilaketa, kontaktu-mota guztiak barne, ez soilik kontaktu estuak.

 

Udalak zinez gomendatzen du familiaren edo lagunen bilerak edo ospakizunak ahalik eta gehien murriztea.

 

Kasu honetan, helburua ez da taldeka daitezkeen pertsonen kopuruaren muga errespetatzea. Kontua da automuga arduratsuaren printzipioa aplikatzea eta, egoera epidemiologikoa arrisku handikoa den bitartean, topaketa horiek atzeratzea edo ez egitea.

 

Norberak har ditzakeen konpromisoen artean, garrantzi berezia hartzen dute autoisolamenduak batetik, eta autoarakatze prebentiboak bestetik, COVID-19 infekzioarekin bateragarria den edozein sintoma izanez gero.

 

Sintomarik izanez gero, osasun-zerbitzuari jakinarazi behar zaio. Une horretatik aurrera, eta testa egin arte itxaron gabe, norberaren burua berehala isolatzea da jarrera arduratsu eta gizalegezkoena; horrez gain, azken bi egunetan izandako kontaktu estuen zerrenda egin behar da (nork bere burua arakatu), eta, hala badagokio, zerbitzu medikoek edo aztarnariek emandako jarraibideak bete behar dira. Zorroztasun-jarrera bera izan behar da testaren emaitza itxaroten den bitartean edo emaitza jaso ondoren.

Albiste guztiak