pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Oraindik tokia dago Legazpiko udalak antolatutako Aisialdiko Begirale ikastaroan
27
Uzt
2021

Oraindik tokia dago Legazpiko udalak antolatutako Aisialdiko Begirale ikastaroan

Matrikulazioa zabalik irailaren 15era arte

Oraindik tokia dago Legazpiko udalak, beste urte batez, antolatu duen Aisialdiko Begirale ikastaroan.

Interesatuak irailaren 15era arte matrikulatu daitezke, matrikula-orria aurkeztuz, bai Egoitza Elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, Legazpiko udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 07.30etik 15.00etara.

Udalak berretsi egingo du matrikula-eskaera onartu den ala ez.

 

Ikastaroa

Ikastaroan, 18 urte dituzten edo 2022an beteko dituzten legazpiarrek hartu ahal izango dute parte. Beste udalerri batzuetako pertsonak ere hartu ahal izango dira, plazak bete arte.

Urtxintxa eskolak euskaraz eskainiko du ikastaroa eta Legazpiko Kultur Etxean egingo da, 2021eko urritik 2022ko maiatzera. Zehazki, ikastaroa 18 larunbatetan egingo da eta, horiez gain, 5 egun Gabonetan, 9:00etatik 15:00etara, eta otsaileko asteburu bat Pasaiako aterpetxe batean (larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00etara).

Ikus ezazu Begirale ikastaroaren egutegia

 

Ikastaroak bi zati ditu: 150 ordu teoriko (nahitaez egin beharrekoak) eta 160 orduko praktikaldia. Praktikak egin ondoren, memoria bat aurkeztu beharko da.

Praktikak egin ahal izateko, 18 urte beteta izan beharko dira.

Aipatutako programa betetzen dutenek Eusko Jaurlaritzaren Haurren eta Gazteen Aisialdiko Jardueren begirale-titulua eskuratuko dute.

 

Matrikularen prezioa 450 eurokoa izango da.

Prezio horretan ez dira sartzen aterpetxera joateko gastuak.

Ordainketa bi epetan egin ahal izango da.

Albiste guztiak