pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urrian abiatuko dira Urola Garaiko Jabetze Eskolako tailerrak eta talde finkoak
17
Ira
2021

Urrian abiatuko dira Urola Garaiko Jabetze Eskolako tailerrak eta talde finkoak

Jarduera guztiak doakoak dira eta ezinbestekoa da erregistratzea, eta hori jarduera hasi baino 2 egun lehenago ere egin daiteke.

Urola Garaiko Berdintasun Arloak abian jarri du urritik abendura gauzatuko den Urola Garaiko Jabetze Eskolaren jarduera-programa.

 

Jarduera horien artean honako talde finkoak daude: (1) Zahartze atsegintsua, (2) Emakume musulmanen ahalduntzea eta alfabetatzea, (3) Emakume zaintzaileak, (4) SUA, emakume migratuak eta (5) Gure burua maitatuz. Talde horiez gain 5 tailer antolatu dira.

 

Gainera, berritasun gisa, adineko emakumeentzako gunea sortu da. Gune edo espazio horretan adineko emakumeen parte-hartzea sustatu nahi da, ikuspegi feministatik eta haien bizi-esperientziak baloratuz. Bi jardunaldi proposatzen dira: (1) Identitatea eta adinkeria, eta (2) Sexualitatea eta plazerra.

 

Jardueretan izena emateko:

  • Mezu bat bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora
  • edo deitu 943 252389 telefono-zenbakira

Ikusi Urola Garaiko Jabekuntza Eskolaren programazioa

Ikusi kartela

Albiste guztiak