pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irakurketa klubak liburutegian. Ezagutzen al dituzu?
22
Ira
2021

Irakurketa klubak liburutegian. Ezagutzen al dituzu?

Bi talde daude martxan, espainolez irakurtzen dutenen taldea, Mónica Leivaren gidaritzapean aritzen dena, eta euskaraz irakurtzen dutenen taldea, Miriam Lukiren gidaritzapean. Hilean behin elkartzen dira biak ere, aurrez adostutako liburu baten harira, literaturaz eta bizitzaz hitz egiteko.

 

Legazpiko liburutegiak berak jartzen ditu parte-hartzaileen eskura irakurri beharreko liburuak. Irakurketa taldeak irekiak dira, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo WhatsAppez: 639851172.

 

Hurrengo saioan parte hartzeko garaiz zabiltza oraindik. Hona bi taldeetako Iraileko saioen berri:

 

Datak eta liburuak:

  • Irailak 29an, asteazkenean, arratsaldeko 18:30etan, "La ciudad de los prodigios" Eduardo Mendozaren liburuaz jardungo dute Gaztelaniazko Irakurketa Klubeko kideak, Monika Leivak gidatuko duen saioan Legazpiko Udal Liburutegian.
  • Eta irailak 30 ostegunean, arratsaldeko 18:30etan Euskerazko Irakurketa Klubean, Jokin Muñozen "Antzararen bidea" liburuaz arituko dira, Miriam Lukiren gidaritzapean
  • Liburuak jada liburutegian ditugu irakurri nahi dituenarentzat. Pasa jasotzera.


Zatoz eta probatu ezazu! Ezagutzea bezalakorik ez dago, beldurrak eta kezkak uxatzeko!

Albiste guztiak