pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak
22
Urr
2021

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako diru-laguntzak

Eskaerak egiteko epea: abenduaren 30 arte

 

Urriak 21an, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko udal diru-laguntzaren deialdia argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

 

Hauek izango dira diruz lagunduko diren gastuak:

 

  1. Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egiteak eragingo dituen gastuak.
  2. Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondoriozjarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.
  3. Jarduera garatzeko beharko diren lokalak, altzariak eta ekipamenduak zein horietako barne zein kanpo elementuak eraberritze ra eta modernizatzera zuzendutako inber tsi oak, errotuluak izan ezik (errotuluak diru-lagun tza honetatik kanpo baitaude).

Diruz lagunduko dira 2021eko urtarrilaren 1etik  abenduaren 30era bitartean egindako gastuak.

 

Onuradunek  baldintza hauek bete beharko dituzte:

 

a)    Legazpin lantokiren bat izan behar dute.

b)    Diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia izango duen merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.

c)    Azken 6 hilabeteetan, plantillan, 50 langile edo gutxiago eduki izana.

 

Honakoa izango da, gehienez ere, eman daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa:

 

  1. lehiakortasuna hobetzeko egindako azterlana egiteak duen kostuaren % 90. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango.
  2. bideragarritasun-planaren kostuaren % 90, denda berriak sortzen direnerako edo belaunaldien arteko txandakatzerako. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango
  3. inbertsio onargarriaren % 40, eta gehienez ere, 3.000 euro, establezimentuko eta urteko

Enpresa batek proiektu bat aurkez dezake, ez gehiago.

 

Eskara egiteko epea 2021eko abenduaren 30ean, 15:00etan, amaituko da.

 

Laguntza-programa hau 2019an jarri zen abian, 16.750 €-ko aurrekontuarekin.

2020an, ezohiko moduan, 68.237 € bideratu ziren, eta Covid-19aren osasun-krisiaren eskakizunetara egokitzeko inbertsioak soilik lagundu ziren diruz.

2021ean, 30.000 euroko aurrekontuarekin, lokalaren, altzarien eta ekipamenduen modernizazioa diruz laguntzeko hasierako helburua berreskuratu genuen, Legazpiko Udalak tokiko enpresa eta saltokiei laguntzeko hartu zuen konpromisoa betez.

 

Informazio gehigo:

Ikusi 2021eko deialdia: GAO 2021-10-21

Ikusi Oinarriak: GAO 2019-05-09  

Zalantzak: Inma Hernandez, 

  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.,
  • T: 688 89 97 06

Albiste guztiak