pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gogoan izan, “Memoria Partekatu Baterantz “ liburua eskuragarri dagoela Udaletxean eta web orrian
16
Aza
2021

Gogoan izan, “Memoria Partekatu Baterantz “ liburua eskuragarri dagoela Udaletxean eta web orrian

1956-2021 bitarte Legazpin izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruzko txostena

 

Duela bost urte Legazpiko Udalak bizikidetza mahaia eratu zuen, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen artean, bakearen eta bizikidetzaren arloan hausnarketa eta ahalik eta adostasun zabalena bilatzeko asmoz.

 

Lan testuinguru honetan eta memoria partekatu bat sustatzeko helburuarekin, herrian gertaturikoaren Memoria jasoko zuen lan bat egitea eskatu zion mahaiak, Giza Eskubideen aldeko Argituz elkarteari duela hiru urte.

 

Lan horren emaitza “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ”1956tik 2021ra bitarte izan diren giza-eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko liburuada.

 

Udalak liburuaren euskarazko eta gaztelaniazko kopiak argitaratu ditu, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eska daitezkeenak, astelehenetik ostiralera goizeko 7:30 etatik 15:00etara.

 

Kopia digital bat esteka honen bidez ere lor daiteke:

“MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ”

 

Albiste guztiak