pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimena
22
Aza
2021

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimena

Azaroaren 22an, hasten da aktibazio ekimen berria.

 

  • Haurren aurrean, helduok heldu” ekimena

Gaur hasten dela “Haurren aurrean, helduok heldu” izeneko aktibazio ekimena, umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko.

 

Hauxe da ekimenaren helburua: guraso, hezitzaile, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako helduek (begiraleak, entrenatzaileak, …..) euren artean euskaraz gehiago egitea.

 

Ikusi:    

- Ariketan nola parte hartu

Ariketa hori abenduaren 5era arte egitea proposatzen diegu 16 urtetik gorako herritar guztiei eta, batik bat, umeekin elkartzen diren guneetan:

  • Futbol-zelai ondoko haur-parkea
  • Eliza atzealdeko haur-parkea
  • Latxartegi parkea
  • BM pareko haur-parkea
  • Laubide auzoko haur-parke estalia
  • Laubide auzoko oinezkoen kalea
  • Domingo Agirre eskolako jolastokia

 

Ikusi:    

- Mapa, ariketa egingo den guneak

  • ipuin labur-labur-laburren lehiaketa

Eta gogoan izan, ekimen horren baitan martxan dela ipuin labur-labur-laburren lehiaketa. Ipuina haur eta helduen artean idatzitakoa izango da eta azaroaren 28rako sartu beharko da Laubide auzoko oinezkoen kalean eta Kale Nagusian dauden etxetxoetan.

 

Ikusi:     

- Kartela

- Oinarriak

Sari banaketa, abenduaren 2an. 18:00etan. Kale Nagusian.

 

  • Bertso xaxatzaileak- azaroak, 24ean, 16:30etik aurrera

Albiste guztiak