pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika 2021-Azken txanpa
23
Aza
2021

Azaroan Musika 2021-Azken txanpa

Emanaldiak Azaroaren 26, 27 eta 28an Latxartegi Aretoan.

 

Hasiera duen oro amaitzen omen da, eta iritsi zaio Azaroan Musika zikloari ere amaiera, eta amaiera indartsua eman nahi izan diogu, hiru emanaldirekin:

 

  • 26, OSTIRALA: Iker Piris & his Dual Electras”. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Iker Pirisen formazio berriak, blues doinuak ekarriko dizkigu kontzertu honetan. Iker Piris Doinua Musika Eskolako gitarra irakasleetako bat dugu, eta herritar asko izan ditu ikasle.

  • 27, LARUNBATA: Bidaide. 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Formazio klasikoa duen laukote gazte honek, biolina, biolontxeloa, akordeoia eta perkusioa, Musikenen hasi zuen talde ibilbidea. Legazpiko emanaldian, klasikotik piska bat urrundu eta folk doinuak eskainiko ditu.

  • 28, IGANDEA: Ispirit. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Gospel doinuekin amaituko dugu aurtengoa, hiru emakumezko ahots indartsurekin. 2019an Parrokian eskaini zuten emanaldiaren arrakasta ikusirik, beste ordutegi eta espazio batean bada ere, zikloari amaiera emateko proposamen egokia izango delakoan.

 

Aurtengoan zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra Latxartegi Aretoaren edukiera izango da.

Albiste guztiak