pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gizarte Foroak BAKARDADEEI buruzko bigarren saioa egingo du
12
Urt
2022

Gizarte Foroak BAKARDADEEI buruzko bigarren saioa egingo du

Hauxe da helburua: gaur egun egiten ari diren ekintzak herritarrekin batera lantzea eta, gainera, ekintza berriak sortzea.

 

Gaia gero eta hedatuago dago herritar guztien artean, ez bakarrik adinekoen artean, baizik eta orokorrean, pertsona guztiei eragiten dielako.

 

Horretarako, Gizarte Foroak joan den azaroaren 29an egin zuen lehen saioa, bakardadeak gaiari hurbiltzeko. Egun hartan, Javier Yanguasek hitzaldi-eztabaida interesgarria eskaini zuen.

 

Bigarren saioa egingo da:

 

  • Urtarrilaren 17an (astelehena)
  • 17:30etik 19:00etara
  • Kultur Etxean

Datorren asteleheneko saioan, gaur egun martxan dauden eta ikuspegi desberdinak kontuan hartuta gauzatzen ari diren hiru proiektu azalduko dira. Honako erakundeen proiektuak dira: SSI Taldearena, Hurkoa Fundazioarena eta BIZAN Sarearena.

 

Beti bezala, oso beharrezkotzat jotzen dugu gaian interesa duten herritarrek parte hartzea. Horregatik, berriz ere , gonbidatzen zaituztegu.

 

Animatu eta zatoz bilerara!

 

Albiste guztiak