pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GAZTE MAILAKO IV AURRESKU TXAPELKETA- Gipuzkoar Erara
20
Urt
2022

GAZTE MAILAKO IV AURRESKU TXAPELKETA- Gipuzkoar Erara

Urtarrilaren 29an, larunbata, 16:30ean Latxartegi Aretoan

Urtarrilaren 29an, larunbata, 16:30ean Latxartegi Aretoan

 

Datorren Urtarrilaren 29an, larunbata, Latxartegi Aretoan eta 16:30ean, Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren IV. edizioa ospatuko da.

Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen IV Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko dantzariak parte hartuko dute.

Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.

 

Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzekobaduzue hitzordua.

Ikusleentzako edukiera mugatua izango denez, sarrera txartelak eskuratu ahal izateko, doakoak, 15:30ean irekiko da Latxartegi Aretoko leihatila.

Aretoko ateak 16:15ean irekiko dira.

Albiste guztiak