pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maite Izquierdo urteko bigarren zozketaren irabazle
10
Mar
2015

Maite Izquierdo urteko bigarren zozketaren irabazle

egutegiaren lehiaketan

50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko
 
Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute urteko bigarren galderari dagokion zozketa; alegia, otsailari dagokiona. Hauxe zen galdera: Non saldu ziren aurrenekoz Legazpin “Crystal” galtzerdiak? Erantzun zuzena, hain justu, Alustiza drogeria da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Maite Izquierdo izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko. 
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da martxoari dagokion galdera: Jakin badakit orain oporretan zaudetela zuetako asko, baina nire ondotik pasa gabe ez zarete urrutira iritsiko. Nor naiz?
 

Albiste guztiak