pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

TTAK Legazpi garbi
31
Mai
2022

TTAK Legazpi garbi

Kaleak garbiago egoteko kanpaina, legazpiarron konpromisoarekin

Kaleak garbiago egoteko kanpaina, legazpiarron konpromisoarekin.

 

Legazpiko Udalak bere egiten du esaldi hau: «Ez da garbiagoa garbitzen duena, zikintzen ez duena baizik», eta guztion laguntza eskatzen du Legazpiko kaleak, plazak eta parkeak ez zikintzeko.

Hauxe da kanpainaren leloa: TTAK LEGAZPI GARBI.

"Ttak" hitzak esan nahi du: "Klik egin", "Txipa aldatu", "Jarrera aldatu".

Eta  kasu honetan, zertarako? legazpiarron konpromisoarekin  Legazpi garbi mantentzeko.

 

Jarrera-aldaketa horren bila, udalak bi jarduera jarri ditu abian:

1. Gazi Gozo, Arif, Hegialde Kioskoa eta Hegialde Legazpi Denda gozoki-dendetan, pipak erostean, kartoizko ontzi bat ematen dute pipa-azalak  jasotzeko. Erabili ondoren, gozoki-saltoki bakoitzean dagoen zilindroan hustu behar da. Eta zozketa baterako txartel bat emango da.

2. Aldi berean, udala beste honako jarduera egiten ari da: 12 egunez ez ditu normalean asko zikintzen diren gune hauek garbituko: Latxartegi parkea, Kultur Etxearen ingurua, Nafarroa 18ko harrizko eserlekuaren eremua, Agirre-Etxeberriko lorategiak eta Laubide kalea.

Horrela, argi eta garbi ikustea nahi du (ikusarazi nahi da) nola geratuko liratekeen kaleak eta parkeak lurrera botatzen dugun guztia garbituko ez balitz. Izan ere, garbitzen direnez, ez gara benetan horretaz kontziente.

Kanpaina hau beste batzuen hasiera da, adin guztietako legazpiarrok arduraz joka dezagun Legazpi garbi zaintzeko eta mantentzeko.

 

Albiste guztiak