pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

TTAK LEGAZPI GARBI
08
Eka
2022

TTAK LEGAZPI GARBI

Jasotako zikinkeria herriko zenbait farolatan zintzilikatuko da

Jasotako zikinkeria herriko zenbait farolatan zintzilikatuko da.

 

Parke eta kaleetako lurrean pilatzen den zikinkeriari buruz  herritarren  arreta erakartzeko asmoz, Legazpiko Udalak  12 egunez garbitu gabe utzi ditu gehien zikintzen diren 5 gune hauek:

·       Latxartegi parkea

·       Kultur Etxearen ingurua

·       Nafarroa 18ko harrizko eserlekuaren eremua

·       Agirre-Etxeberriko lorategiak

·       eta Laubide kalea.

 

Agirre Etxeberri eta Latxartegiko parkeak bakarrik kontuan hartuta, zaborrez betetako 10 poltsa jaso dira.

Herritarrok lurrera  botatzen ditugun hondakinak dira. Horietatik  % 80 inguru  plastikozko poltsak dira, baina baita pipa-azalak, zigarro puntak, edarien ontziak, etab.

Gai honi buruz legazpiarron arreta  erakartzeko eta eztabaida sortzeko asmoz, jasotako hondakinak herriko zenbait farolatan zintzilikatuko ditu udalak.

Helburua: jarrera aldatzea.

 

Bestalde, Gazi Gozo, Arif, Hegialde Kioskoa eta Hegialde Legazpi Denda gozoki dendetan,  lehenengo zozketa egin da eta hauek izan dira saridunak:

·       Arif: Unax, Idoia eta Maialen

·       Gazi Gozo: Iker, Jakes eta Maialen

·       Hegialde Kioskoa: Egoitz, Beñat eta Ane

·       Hegialde Legazpi Denda: Itzal, Isabel eta Andoni

Pipa-azalak ondo jasotzeagatik, gozoki denda bakoitzean 3 “snack bowl” zozkatuko dira astero. Oraindik beste bi zozketa gelditzen dira. Animatu eta parte hartu!

 

Albiste guztiak