pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aztiriko Santa Marina jaiak: Uztailak 15,16,17 eta 18
13
Uzt
2022

Aztiriko Santa Marina jaiak: Uztailak 15,16,17 eta 18

Larunbat arratsaldean eta Igandean goiz eta arratsalde Junetorri zerbitzua izango da.

 

Aztiri Bat elkartearen eskutik etorriko zaizkigu aurtengoan ere, Gabiria eta Legazpiko Udalen babesean. Uztailaren 15ean ostiralean hasi eta uztailaren 18an, astelehenean, Santa Marina egunean meza nagusia eta ondorengo mokadutxoarekin amaituko dira.

Azken urteetan bezala Junetorri autobus zerbitzua egongo da, larunbatean, uztailak 16, arratsaldean eta igandean, uztailaren 17an goiz eta arratsaldez.

Hona ordutegia:

Larunbat eta igandean arratsaldez:

  • URTATZA 17:30 - 19:00 - 20:30
  • AZTIRI 18:15 - 19:45 - 21:15

 

Igande goizean

  • URTATZA 10:30 – 12:00 – 13:15
  • AZTIRI 11:15 – 12:30 – 14:00

Ikusi jaietako egitaraua

 

Albiste guztiak