pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko bi sarreretako asfaltoa berritzeko lanak hasi dira
18
Abu
2022

Legazpiko bi sarreretako asfaltoa berritzeko lanak hasi dira

Sidenor eta Industrialdeako biribilgunearen arteko tartetik hasi dira

Gaurtik aurrera, abuztuaren 18, Gipuzkoako Foru Aldundiak, GI-2630 errepideko zoruaren egitura birgaitzeko lanak egingo ditu Legazpira sartzeko bi sarreretan.

 

Obrak Sidenor eta Industrialdeko biribilgunearen arteko zatitik hasiko dira. Tarte horretan, bi azpiataletan zorua erabat berreraiki behar da eta 40 cm zulatu beharko dira. Gutxi gorabehera, hiru asteko iraupena izango du.

 

Lehenengo zatiko lanak amaitutakoan, bigarrenekoak hasiko dira: Bikuñako biribilgunearen eta Motxorroren artean. Bide-zati honetako zoruaren egoera aurrekoarena baino hobea da; beraz, zona bakoitzaren egoeraren arabera, aglomeratu-geruza bat edo bi zabalduta birgaituko da.

 

Obrak egiteko, erraila moztu eta txandakako pasabidea ezarriko da, eta lehendik dauden sarrerak eta irteerak mantenduko dira, une jakin batzuetan izan ezik eta betiere aldiz aurretik jakinarazita.

 

Guztira inbertsioa 671.136,43 eurokoa da.

Albiste guztiak