pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriaren 1ean, familian elkarrekin jolasean
23
Ira
2022

Urriaren 1ean, familian elkarrekin jolasean

Izen ematea online, irailaren 29ko 14.00ak arte

 

Datorren asteko larunbatean, urriaren 1ean, seme-alabek eta gurasoek familian elkarrekin jolastuko dute Sorgintxulo aisialdi taldeak aurrera eramango duen 16. Euskal Jolasen Festan. Arratsaldeko 17:15ean familiak Euskal Herria plazan elkartuko dira, ekintza 17:30ean hasteko. Eguraldi txarrarekin, Azokan edo Urbeltz pilotalekuan egingo da.

 

Ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena. Horrela, eta Hezkuntza zerbitzuak gogorarazi duenez, ekintza horretan 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitarteko haurrek eta haien gurasoek, aitona-amonek, osaba-izebek, zaintzaileek,... har dezakete parte. Ordu bete pasatxo iraungo duen ekintza horretan, ondoren praktikan jar ditzaketen euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte.

 

Izen ematea online. Izen emate bakarra egingo da familia bakoitzeko. Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman. Hau da, haur guztiak pertsona heldu baten ardurapean egongo dira.

Izen ematea hurrengo ostegunera arte egin daiteke, irailak 29, arratsaldeko 14.00ak arte

Izen ematea online

Ez galdu familian eta lagunekin Euskaraz jolasteko aukera!

Ikusi kartela

Albiste guztiak